Gaurkoan ere Urolako Komunikazio Taldeak antolatutako #EtxetikMundura egitasmoaren baitan eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusi ahal izango dira taldeko hedabide guztietan. 20:00etatik aurrera honako sortzaile hauek eskainiko dituzte emanaldiak beren etxeetatik:
– Paola Moto Txintxua Films ekoiztetxeko azpeitiarra
– Maite Alberdi musikari azkoitiarra
– Arantxa Aldalur idazle zarauztarra
– Iñigo eta Saioa Perona anai-arreba musikari oriotarrak
– David Gorriti musikari zumaiarra
Horiek guztiak iluntzeko 20:00tatik aurrera ikusgai izango dituzue bai hemen eta baita Erlo Telebistan ere. Dagoeneko bertan ikus daiteke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak.
Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!