Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko parada izango da, 20:00etatik aurrera. Gaurko saioan Joxean Urbieta eta Maixol Ruiz zarauztarrek, eskualdeko hainbat Udal Musika Bandetako kideek, Molly Bux abeslari zumaiarrak eta Joseba Aparicio musikari oriotarrak eskainiko dituzte emanaldiak beren etxeetatik.
Horiek guztiak 20:00etatik aurrera izango dira ikusgai izango dituzue bai UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean, baita Erlo Telebistan ere. Dagoeneko bertan ikus daiteke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak.
Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!