Gaurkoan ere Urolako Komunikazio Taldeak antolatutako #EtxetikMundura egitasmoaren baitan eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusi ahal izango dira taldeko hedabide guztietan. 20:00etatik aurrera honako sortzaile hauek eskainiko dituzte emanaldiak beren etxeetatik:
– Amaia San Vicente ipuin kontalari azpeitiarra
– Xabier Etxaniz soinu-jotzaile azkoitiarra
– Occi di Farfalla Zarauzko musika taldea
- Mikel Iruretagoiena bertsolari oriotarra
– Jone Urbieta eta Imanol Urbieta musikari zumaiarrak
Horiek guztiak iluntzeko 20:00tatik aurrera ikusgai izango dituzue bai hemen eta baita Erlo Telebistan ere. Dagoeneko bertan ikus daiteke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak.
Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!