Bi koronabirus kasu baieztatu dituzte Zumaian, Otezuri adinekoen egoitzan

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 26a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, hamabost dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan atzemandako koronabirus positibo berriak; horietatik bi, Zumaiakoak. Zarauzko Santa Ana egoitzakoak izan ziren eskualdeko aurreneko kasuak adineko egoitzei dagokienez.

Atzo, suhiltzaileak, Otezuri egoitzaren kanpoaldea desinfektatzen. Barrua ere garbitu zuten.

Atzoko datuen arabera, Gipuzkoako egoitzetan 65 koronabirus kasu daude atzemanda: horietatik 52 adineko pertsonen egoitzetan, eta gainerako hamairuak desgaitasuna dutenentzako egoitzetan. Hain zuzen, jakinarazi dute Zumaiako Otezuri adinekoen egoitzan bi kasu atzeman dituztela. Hain zuzen, atzo bertan desinfektatu zituzten suhiltzaileek Zumaiako bi egoitzak: San Juan eta Otezuri.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko Eider Mendoza bozeramaileak gogorarazi du martxan dagoela Telezaintza  telefono zerbitzua (900-43 43 43), "erabiltzaileen zein familien bizitza erraztea helburu duena", eta horretarako, zazpi-hamar pertsonako taldea ari dela lanean. Bertan, lurraldeko gizarte baliabideetako erabiltzaileen eta familien beharrei erantzungo diete: "Erabiltzaileen beharrak zentralizatu eta kudeatzeko zerbitzua da, beti ere, ematen ari garen zerbitzua eta arreta hobetzeko helburuarekin", azaldu du Mendozak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide