Atzo ere Urola Komunikazio Taldeak antolatutako #EtxetikMundura egitasmoaren baitan eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusi ahal genituen taldearen hedabide guztietan. Hurrengo herritar hauek euren etxetatik emanaldiak eskaini zituzten:
- Felipe Murillo musikari azpeitiarra
- Roberto Gutierrez Ostarrena zine klubeko kide zumaiarra
- Ibai Marin eta Libana Taboada musikari oriotarrak
- Goiuri Epelde idazle azkoitiarra
- Josu Txapartegi "Txapas" eta Marije Zumeta bikote zarauztarra
Hauek guztiak ikusgai dituzue bai hemen eta baita Erlo Telebistan ere. Gaur, arratsaldeko 20:00etatik aurrera emanaldi berriak izango ditugu.
Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!