Koronabirusaren eraginez, kultur ekitaldiak bertan behera gelditu direnez eta herritarrek etxetik atera ezin dutenez, Urolako Komunikazio Taldeko hedabideek hainbat sortzaileren emanaldiak eskainiko dituzte gaurtik aurrera. Saioak 20:00etan izango dira, eta Urola Kostako hainbat herritarrek eskainiko dituzte kultur saioak. Gaurkoan, hauek izango dira euren etxetatik emanaldiak eskainiko dituztenak:
- Serge musikari zarauztarra
- Iago Azkue mago azpeitiarra
- Esti Curiel aktore zumaiarra
- Intza Unanue musikari oriotarra
- Iñigo Antsorregi idazle azkoitiarra
Hauek guztia iluntzeko 20:00tatik aurrera ikusgai izango dituzue hemen.
Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!