Emakumeak kooperatibetan

Juan Luis Romatet 2020ko martxoaren 11

‘Emakumea palestinar kooperatibetan’ izeneko erakusketa zabaldu zuten pasa den ostiralean, Zumaiako Alondegiko Oxford erakusketa aretoan. Imanol Manterola argazkilari zumaiarrak 2018ko abenduan Palestinara egindako argazkiekin osatuta

dago erakusketa, eta martxoaren 22ra arte izango da ikusteko aukera.

Bakerako Lankidetza Batzarrea gobernuz kanpoko erakundea da Emakumea palestinar kooperatibetan erakusketaren antolatzailea. Erakundeak lehiaketa bat antolatu zuen 2018. urtean, eta saria Palestinara joatea zen, erakunde horrek bultzatzen dituen proiektuen inguruko argazki erreportajea egiteko. Imanol Manterolak irabazi zuen saria, eta astebetez izan zen Israelek horma handi batez inguratuta duen eremuan, kamera eskuetan, lanean.

Erakusketak palestinar emakumeak irudikatzen ditu kooperatiben barruan duten rolean. Hain zuzen, Palestinako gatazka eta bere ondorioz sortutako indarkeria eta ezegonkortasunagatik eta emakume izateagatik dituzten oztopoak direla medio kaltetuak diren emakumeak agertzen dira.

Bidaiako bizipenak

"Kooperatiba horiek laguntzen dituzte hemendik, batez ere, emakumeek bultzatutako proiektuak. Gobernuz kanpoko erakunde batzuek, Bakerako Lankidetza Batzarrak barne, emakumeen arteko topaketak antolatu zituzten egun horietan [2018ko abenduaren 1etik 8ra egin zuen bidaia hori]; kooperatibetan egon ginen, baita kongresu batean ere. Lehen egun horiek estres handikoak izan ziren, ordu asko ibili ginen batetik bestera. Aldi berean, baina, oso aberasgarriak ere izan ziren. Leku ugari ikusteko aukera izan nuen: udaletxeak, kooperatibak, lursailak, eta abar. Emakumeen topaketen lekuko izan nintzen. Nire lana argazkiak ateratzea zen, baina zertaz ari ziren ere jakin nahi izaten nuen", azaldu zuen Manterolak Baleikek iaz egindako elkarrizketa batean. Erakusketaren zabaldu zutenean, Manterolak ezin izan zuen egon lan kontuak tarteko.

Palestinako emakumeen ahalduntze proiektuen lekuko izan zen Manterola egonaldi hartan. "Proiektu arruntak dira, baina garrantzitsuena da emakumeez bakarrik osatutako kooperatibak direla. Azkenean, beharrak eraman ditu horretara. Emakumeak han ez dira halako lanetan aritu; etxeko lanez arduratu izan dira beti. Baina arazo bat dute eta da familia pila bat gizonik gabe dagoela, hilik edo kartzelan daudelako. Horregatik, emakume askok hartu du familiak aurrera ateratzeko ardura", zioen argazkilariak.

Erakusketa ikusgai

Erakusketa hilaren 22ra arte izango da zabalik Alondegiko Oxford aretoan. Egunero irekiko dute: 18:00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera. Igandeetan eta jaiegunetan eguerdietan ere zabald

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide