Martxoaren 8ak Urola Kostako herrietan utzitakoa, bideoan jasota

Urola Kostako Hitza 2020ko martxoaren 8a

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Urola Kostako herrietan jendetza atera da kalera emakumeen eskubideen alde. Manifestazioak, kazerolada aldarrikatzaileak, elkarretaratzeak, bazkari feministak, dantzak eta kafe tertuliak egin dituzte, besteak beste, eskualdean zehar, eta festa giroa izan da nagusi egun guztian zehar. Dagoeneko agurtu dute Martxoaren 8a hurrengo urtera arte, eta egunak utzi dituenak bideoan jaso ditu Erlo Telebistak.

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Urola Kostako herrietan egun guztian zehar adin guztietako herritarrak atera dira kalera emakumeen eskubideen defentsan. Tokian tokiko asanblada feministak deituta, besteak beste, kafe tertuliak, manifestazioak, kazerolada aldarrikatzaileak, elkarretaratzeak, bazkari feministak, dantzak eta ekitaldiak egin dituzte eskualdeko herrietan, eta aldarriek bat egin dute festa giroarekin egun guztian zehar. Martxoaren 8ak Urola Kostan utzi dituenak bideoan jaso ditu Erlo Telebistak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide