Datorren astean, egunkariarekin batera, dekorazio gehigarria ere jasoko dute UROLA KOSTAKO HITZAko harpideek. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) osatu du gehigarria, eta Urola Kostako hainbat adituk eta profesionalek dekorazioarekin lotutako hainbat azalpen eman dute. Maxixatzen, Baleike eta Uztarria hedabideetako bazkideek ere jasoko dute gehigarria beren etxeetan.