02:41:20 denboran egin ditu Baque taldeko Jon Barrenetxeak lasterketaren 112 kilometroak. Bi segundo beranduago gurutzatu du helmuga Laboral Kutxako Xabier Mikel Azparrenek, eta handik bi segundora sartu da Andoni Lopez de Abetxuko, Caja Rural taldekoa.
Eguraldi benetan makurrarekin hasi da Euskaldun Txapelketa Zumaian. Gaurkoa izan da lehiako lehen proba, beraz, sailkapen orokorrean proba horren emaitzak soilik hartzen dira kontuan oraingoz.
Sari nagusiak Jon Agirre txirrindulari zumaiarrak eman ditu. Izan ere, Agirre profesional mailan lehiatuko da aurten lehen aldiz, eta Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kideek omenalditxoa egin diote.
Zarauzko Jira-Birakoak gustura
Afizionatuen 23 urtez azpiko Jira-Bira taldeak ere gaur hasi du Hego Euskal Herriko denboraldia, Zumaiako proban. Hain zuzen, atzo aurkeztu zituzten Modelo aretoan aurtengo txirrindulariak, eta horietako bi lehen hamar sailkatuetan sartu dira gaurko proban. Joseba Lopez Cuesta, txapelduna baino bost segundo beranduago helmugaratuta, bosgarren sailkatu da. Xabier Isasa, berriz, lehena baino zortzi segundo beranduago, zazpigarren iritsi da.
Gustura agertu dira Jirabirako arduradunak txirrindulariek osatutako lasterketarekin; batez ere, taldekako sailkapenean hirugarren doazelako momentuz, Laboral Kutxaren eta Caja Ruralen atzetik. Bihar Lehendakari Txapelketako lasterketan atera beharko dute txirrindulariek, gaurko indar berarekin. Ereñon izango da biharko proba, eta 105 kilometro egin beharko dituzte.
Banakako sailkapena
- Jon Barrenetxea Gonzalez (Baque)
- Xabier Mikel Azparren Irurtzun (Laboral Kutxa)
- Andoni Lopez de Abetxuko Jimenez (Caja Rural)
- Iñaki Murua Carrasco (Laboral Kutxa)
- Joseba Lopez Cuesta (Grupo Eulen)
- Alberto Serrano Alvarez (Caja Rural)
- Xabier Isasa Larrañaga (Grupo Eulen)
- Aritz Urra Garmendia (Laboral Kutxa)
- Unai Iribar Jauregi (Laboral Kutxa)
- Ruben Gonzalez Marquez (Baque)
Taldekako sailkapena
- Laboral Kutxa
- Caja Rural
- Grupo Eulen
- Baque Team
- Aiarabike Trek Electroalavesa