Bideoa: Lilatoirako prest dira eskualdeko korrikalariak

Mireia Galarza 2020ko otsailaren 28a

Gero eta emakume gehiago animatzen da Martxoaren 8aren atarian izan ohi den Lilatoian korrika egitera. Igande honetan izango da aurtengo lasterketa, eta 6.500 korrikalarik baino gehiagok eman du izena; horien artean izango dira eskualdeko emakume korrikalariak ere. Zumaiatik joango direnentzat urte berezia izango da aurtengoa, izan ere, talde handienaren saria emango diete probaren antolatzaileek.

Erlo Telebista Azpeitiko, Zarauzko eta Zumaiako korrikalariekin izan da, eta osatutako erreportajean azaltzen dute korrika egitea eta Lilatoia zer diren beraientzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide