Zumaiako Txori Txiki eskolako dantzako ikasleek pailazoen ikuskizunetan parte hartu dute

Baleike 2020ko otsailaren 25a

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bi saio eskaini zituzten atzo Zumaiena ikastetxeko aretoan.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza izeneko ikuskizuna ekarri zuten Zumaiara. Bi saio eskaini zituzten atzo Zumaiena ikastetxean, eta bertaratutako haurrek primeran pasa zuten. Pailazoak ez dira bakarrik egon agertokian. Une batzuetan Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzako ikasleek parte hartu zuten. Bi ikasle talde izan ziren, Alain Mayak gidatuta, saio bakoitzean. 

Argazkiak ikusteko, jo Baleike.eus atarira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide