Euskal errepublikaren aldeko ekimenak izango dira bihar Zumaian eta Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 14a

Burujabetza ardatz hartuta, irratsaioa egingo dute Zumaian, kalean. Aizarnazabalen, aldiz, elkarretaratzea egingo dute. Errepublikaren aldeko aldarria egitetik praktikara eramateko asmoz antolatu dituzte ekimenak.

Ehun mugimenduak euskal errepublikaren aldeko ekimenak antolatu ditu larunbaterako Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Zumaian ere herritar talde batek bat egin du mugimenduarekin. Irratsaio bat egingo dute kalean, eta podcast moduan ere zabalduko dute gero. Burujabetza izango dute hizketagai, eta hainbat gonbidatu ere izango dituztela iragarri dute. 

Aizarnazabalen ere bat egin nahi izan dute Ehun mugimenduarekin. Hala, errepublikaren aldeko elkarretaratzea egingo dute. Udaletxe aurrean izango da, 19:30ean. 

Aldarritik praktikara
2019ko azaroan sortu zuten Ehun. Espainiako eta Frantziako legediek baimendu ala ez, errepublikaren aldeko aldarria egitetik praktikara eramateko asmoz sortu zuten mugimendua. Pedagogia independentista lantzea da helburua, eguneroko arazoetatik eta kezketatik abiatuz, Euskal errepublika baten beharra plazaratzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide