Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da igandean Zumaian

Baleike 2020ko otsailaren 14a

Zortzi kategoriatan lehiatuko dira batelak. Urola itsasadarrean kokatuko da estropada eremua, Arranplatik Paol bidera bitartean.

Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da igandean, hilak 16, Zumaian. Urola itsasadarrean lehiatuko dira ontziak, hain zuzen ere, Arranplatik Paol bidera bitartean kokatuko da estropada eremua. 

Zortzi kategoriatan izango da lehia: infantil mutilak eta infantil neskak, promesak neskak, kadete mutilak, jubenil neskak eta jubenil mutilak, neska absolutoak eta senior mutilak arituko dira. 

Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak hamar ontzirekin hartuko du parte. Orain arte, emaitza oso onak lortu dituzte infantil mutil eta neskek, neska promesek eta kadete mutilek, eta jubenil mutilek. Bertan izango dira Orio Arraunketa Elkarteko 12 batel, Zarauzko lau Getariako bi ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide