Ireki dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea

Urola Kostako Hitza 2020ko otsailaren 11

Gaur arratsaldean itxita egon da errepidea. Itsasbazterreko denboralea baretu denez, zabalik da berriz.

Itsasoaren egoera dela eta, Zumaia eta Getaria arteko N-634 autobidea itxita egon da gaur asteartea, arratsaldean.  Olatu handiak zeuden iragarrita, eta alerta laranja ezarri dute kostaldean.

Behin denboralea baretuta, zabalik da berriz ere kostaldeko autobidea. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide