Brontzezko bi domina irabazi zituen Irati Osa piraguista zumaiarrak iazko piraguismoko Munduko maratoi txapelketan. Bakarkako proban erdietsi zuen lehen brontzea, eta bikoan bigarrena Arantza Toledo Gaztela-Mantxako piraguistarekin ontzia osatuta. Aurretik, Frantzian jokatutako Europako txapelketan zilarrezkoa irabazi zuen Itxas-Gain klubeko piraguistak.
Hori guztiagatik, Espainiako Batzorde Olinpikoak domina bat eman dio. Pasa den larunbatean jaso zuen Osak garaikurra, Madrilen, Piraguismoko galan.