Urtarrilaren 30a da gaur, eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorra erantzun nabarmena izaten ari da Urola Kostako herrietan. Goizean goiz hasita, protestak eta mobilizazioak egiten ari dira, lan pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzeko. Hainbat sindikatuk, eragilek nahiz enpresak babestu dute greba.
Ikusi hemen herriz herriko albisteak:
Azkoitia: auto karabana eta elkarretaratzea.
Azpeitia: auto karabana eta goizeko manifestazioa.
Getaria: goizeko manifestazioa.
Orio: kale-bira.
Zarautz: bizikleta gaineko piketea eta goizeko mobilizazioa.
Zestoa: grebalarien goizeko mobilizazioa eta hamarretakoa.
Zumaia: kale-bira.