Iazko duatloi eta triatloi zirkuituetako sariak banatu zituzten igandean Eibarren eta eskualdekoak ere iritsi ziren hiru postuetara, batez ere beteranoen kategorietan. Triatloiari dagokionez, Urola Kostako bost kirolari sailkatu dira hiru onenen artean, denak beteranoetan: lehenengo mailan emakumezkoetan bigarren sailkatu da Nekane Agirre (Zumaiako Triatloi Taldea), gizonezkoetan bigarren egin du Asier Astigarraga (Yepa! Triatloi Kluba) eta hirugarren, berriz, Mikel Artetxek (Zumaiako Triatloi Taldea). Beteranoen bigarren mailan Jon Aranburu (Zarautz Triatloi Elkartea) sailkatu da hirugarren postuan. Beteranoetako hirugarren mailan, berriz, hirugarren sailkatu da Jorge Alkorta (Zumaiako Triatloi Taldea).
Duatloi zirkuituko onenen artean ere badago eskualdekorik, triatloian baino gutxiago izan arren: esaterako, gizonezkoetan, 23 urtez azpikoetan nabarmendu da Manex LarraƱaga (Azkoitri Triatloi Kluba), hirugarren tokia eskuratuta.
Otsailaren 15ean hasiko da duatloi denboraldia, Eibarren, eta triatloilariek, berriz, maiatzean ekingo diote autengo sasoiari: Getariakoa izango da denboraldiko aurreneko proba, maiatzaren 2an.