Gipuzkoako hainbat ordezkari joan dira gaur, asteazkena, Madrilen zabaldu duten Fitur azokara, eta tartean eskualdeko zenbait ordezkari ere izan dira. Besteak beste, han izan dira Anuska Esnal Orioko alkatea, IƱaki Ostolaza Zumaiako alkatea, Mikel Arregi Zestoako alkatea nahiz Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Udaleko zinegotzia. Horrez gain, Fiturren izan dira Lourdes Salsamendi Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria, Jesus Mujika Iraurgi Berritzen garapen agentziako teknikaria, Leire Barriuso Geoparkeko gerentea nahiz Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu zarauztarra ere. Bertan, lurraldeko nahiz eskualdeko eskaintza turistikoa erakutsi dute ordezkariek, eta besteak beste, Urolako bide berdeen informazioa ere zabaldu dute.