Zumaiako Emakumeon* Etxeko bazkideek batzarra egingo dute hilaren 18an

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 12a

II. Topaketa antolatu dute larunbaterako Oxford aretoan. Bukatu berri den urtea baloratu eta aurtengo erronkez eta proposamenez hitz egingo dute.

Zumaiako Emakumeon* Etxeak II. Topaketa egingo du bazkideekin urtarrilaren 18an, larunbatarekin. Goizez bilduko dira, 10:30ean, Oxford aretoan, eta gai zehatzak landuko dituzte bertan. Batetik, 2019ko memoria aurkeztuko dute, eta horren barruan, iazko urtearen balorazioa izango dute hizpide. Bestetik, urte honetarako aurreikuspenez eta proposamenez ariko dira.

Dena den, antolatzaileek azaldu dute bazkideek hitza hartu eta gai berriak mahai gainean jartzeko aukera izango dutela topaketa horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide