Bideoa: sutea izan da bart Zumaiako Juan Belmonte kalean

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 12a

Suhiltzaileek itzali dute sua, eta Ertzaintza ikertzen ari da gertatutakoa. Kalteak eragin ditu auto batean, lonja bateko atean eta baita beste edukiontzi batean ere.

Suhiltzaileak lanean

Herritar batek Baleike herri aldizkariari utzitako bideoan ikus daitekeenez, sua piztu da edukiontzi baten inguruan, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute itzaltzera. Zumaiako Udaltzaingoak HITZAri baieztatu dioenez, Juan Belmonte kaleko bederatzigarrenean piztu da sua bart.

Suak edukiontzi bat kiskali duela esan du Udaltzaingoak, eta kalteak eragin dizkiola inguruan aparkatuta zegoen auto bati, lonja bateko ateari, eta baita beste edukiontzi bati ere.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide