Gaur, larunbata, ekingo diote 2020ko Gipuzkoako Batel Ligari. Donostian, Martutenen, hasiko da lehia 15:30ean, eta bertan izango dira eskualdeko batelak. Oriotarrek hamar batel uretaratuko dituzte, zumaiarrek bederatzi, zarauztarrek bost, eta getariarrek bi.
Zumaiarrak ondorengo kategorietan lehiatuko dira:
- Haur neskak (talde bat)
- Infantil mutilak (talde bat)
- Promesa neskak (A eta B taldeak)
- Kadete mutilak (A, B, C eta D taldeak)
- Absolutuetan, jubenil mutilak (talde bat)
Oriotarrak hauetan:
- Haur neskak (A eta B taldeak)
- Infantil mutilak (A eta B taldeak)
- Promesa neskak (talde bat)
- Kadete mutilak (A eta B taldeak)
- Jubenil neskak (talde bat)
- Absolutuetan, jubenil mutilak (talde bat) eta senior mutilak (talde bat)
Zarauztarrak:
- Promesa neskak (talde bat)
- Kadete mutilak (talde bat)
- Absolutuetan, jubenil mutilak (A eta B taldeak) eta senior mutilak (talde bat)
Getariarrak:
- Promesa neskak (talde bat)
- Jubenil neskak (talde bat)
Hemen ikus daiteke estropada eremua:
