2020ko Gipuzkoako Batel Ligari hasiera emango diote larunbatean, Donostian

Karkara.eus 2020ko urtarrilaren 10a

Eskualdeko arraun taldeek ere 2020ko tostako arraun denboraldia abiatuko dute bihar Donostian.

2020ko Gipuzkoako Batel Ligako 1. jardunaldia jokatuko da larunbatean, 15:30ean hasita, Donostiako Martutene auzoan. Besteak beste, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako arraun taldeek parte hartuko dute, eta infantil, etorkizun, kadete, jubenil eta senior mailako arraunlariak aterako dira uretara asteburuan. Hala, 2020ko tostako arraun denboraldiari hasiera emango diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide