Etxeko txikienek idatzitako eskutitzak Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri igorri dizkiete asteburuan, eta horretarako, Bizarzuriri edo Errege Magoen laguntzaileei eman dizkiete eskutitzak haurrek. Aian, Getarian eta Zarautzen Bizarzuriren bisita izan zuten atzo eta, Azpeitian eta Zumaian, Errege Magoen laguntzaileek jaso zituzten gutunak. Gaur Oriora gerturatu da Bizarzuri herriko haurren gutunak jasotzera.