'Neretik' emanaldia izango da gaur Zumaian, Andoni Egañaren eskutik

Baleike 2020ko urtarrilaren 2a

Jon Ostolazaren laguntzarekin, bere esperientzietan oinarritutako bertso sorta eskainiko du Egañak.

Bertso jarriak eskainiko ditu gaur Andoni Egañak, Jon Ostolazaren laguntzarekin. Egañak bere bizitzako ibilbidean eta esperientzietan oinarritutako bertsoak eskainiko ditu Neretik emanaldian. 

Alondegian izango da emanaldia, 19:00etan, eta bertan erosi ahal izango dira sarrerak emanaldia hasi aurretik, 5 euroren prezioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide