Urola Kostako I. Eskubaloi Topaketa jokatuko da bihar Orion

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 2a

Infantil eta alebin mailako 150 jokalari elkartuko dira bihar Orioko Karela Kiroldegian goizeko 9:00etan hasi eta gaueko 21:00etan amaituko den eskubaloi txapelketan.

Bihar, urtarrilaren 3an, ostiralarekin, Eskubaloiko Urola Kostako I. Gabon Topaketa jokatuko dute Orioko Karela Kiroldegian. Orio Eragin eskubaloi elkarteak antolatuta, infantil eta alebin mailako 150 jokalari inguru bilduko dira kantxan. Orioko taldeez gain, Zarautz, Zumaia eta Usurbilgo neskek hartuko dute parte goizeko 9:00etan hasi eta gaueko 21:00ak bitartean jokatuko den txapelketan. Partiduez gain zozketa ugari izango dira egun guztian zehar.

Honakoa da partiduen ordutegia:

9:00-9:40: Orio - Usurbil
9:40 - 10:20: Aiala Zke - Pulpo A
10:20 - 11:10: Orio A - Usurbil
11:10 - 12:00: Orio B - Pulpo A
12:00 - 12:40: Orio - Pulpo B
12:40 - 13:20: Aiala Zke - Usurbil
13:20 - 14:10: Orio A - Pulpo B
14:10 - 15:00: Orio B - Usurbil

15:30 - 16:10: Usurbil - Pulpo A
16:10 - 16:50: Pulpo B - Aiala Zke
16:50 - 17:40: Orio A - Pulpo A
17:40 - 18:30: Orio B - Pulpo B
18:30 - 19:10: Orio - Pulpo A/B
19:10 - 20:00: Usurbil - Pulpo A
20:00 - 20:50: Orio A/B - Pulpo B

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide