San Silbestre eguna ospatu dute eskualdeko hainbat herritan

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 31

Urtero legez, urte zaharra kirola eginez amaitu dute eskualdeko hainbat herritan. Izan ere, gaur, hilak 31, San Silbestre eguna ospatzen da zenbait lekutan, eta ohikoa den moduan krosa antolatu dute Urola Kostako herrietan.

Aizarnazabalen, eguerdian egin dute lasterka, eta 50 bat pertsona inguruk parte hartu dute proban. Azpeitian, 11:30 inguruan hasita lasterketa ireki inklusiboa izan da lehenik, eta horren ostean hasi da krosa. Orion ere, San Silbestre lasterketaren aurretik, haurren proba izan da, eta ume mordoak parte hartu du bertan. Getarian eta Zumaian ere, eguerdian egin dute krosa, eta herritarrek ez dute hutsik egin.

Arratsaldean ere izan da korrika egin duenik. Zestoan, IX. San Silbestre herrikoia egin dute 17:00etan hasita; txikienen txanda izan da lehenik, eta helduena, ondoren. Aian ere 17:00etan hasita egin dute proba. Zarautzen, berriz, 17:00etan hasita egin dute haurrek korrika; 17:15ean irristaketako proba izan da eta 18:00etan, lasterketa nagusia.

Hona hemen goizeko eta arratsaldeko lasterketen argazki bilduma:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide