Harrera beroa egin diete Olentzerori eta Mari Domingiri eskualdeko hainbat txokotan

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 24a

Iritsi da zenbaitek horrenbeste esperotako Eguberri bezpera. Gaur, hilak 24, Olentzero eta Mari Domingi iritsi dira Urola Kostako herrietara, haur eta gaztetxoen oparien eskutitzak jasotzeko. Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian eta Zumaian goizean izan dira Olentzero eta Mari Domingi, eta txoko guztietako herritarrek harrera bikaina egin diete. Zarautzera Olentzero eta Mari Domingi arratsaldean iritsiko badira ere, goizean Olentzeroren Festa egin dute herrian, eta jendetza irten da kalera jaiaz gozatzera. 

Getarian, Orion, Zarautzen eta Zestoan, aldiz, arratsaldez egin dute geldialdia. Beizaman igandean jaso zuten ikazkinaren bisita, eta Aian joan zen ostiralean.

Hona hemen Eguberri goizak eta arratsaldeak Urola Kostako herrietan utzi dituzten argazkien bilduma: 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide