Iritsi da zenbaitek horrenbeste esperotako Eguberri bezpera. Bihar, hilak 24, Olentzero eta Mari Domingik Urola eskualdeko herriak bisitatuko dituzte, herrietako haur eta gaztetxoen oparien eskutitzak jasotzeko. Aizarnazabalen, Azkoitian eta Azpeitian goizez izango dira Olentzero eta Mari Domingi; Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian, aldiz, arratsaldez. Beizaman atzo jaso zuten ikazkinaren bisita, eta Aian joan zen ostiralean.
Olentzeroren eta Mari Domingiren ongietorriaz gain Gabon eskea eta beste hainbat ekitaldi izango da egun osoan zehar. Errezilen, adibidez, 09:00etatik hasita kantuan arituko dira herri osoan zehar. Horrez gain, beste herrietan, askotariko ekitaldiak izango dira: Azkoitian, jaiotza eramangarrien lehiaketa; Azpeitian, mus txapelketa; Orion; txokolatada eta ttuntturroak; eta Zarautzen, Schola Cantorumen kontzertua, besteak beste.
Hona hemen Eguberri bezperako egitaraua, herriz herri:
Aia
09:00. Gabon eskea, plazatik hasita baserrietara. 18:00etan, plazan hasita herrian zehar.
Aizarnazabal
Goizean, Gabon eskea, eta eguerdian, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera.
Azkoitia
09:00. Gabon eskea.
10:30. Jaiotza eramangarrien lehiaketa.
12:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
12:30. Musika bandaren eta Iraurgi abesbatzaren Gabon kanten kontzertua.
Azpeitia
12:30. Ikasleen kalejira Artzubia etorbidetik.
13:00. Olentzerori eta Mari Domingiri harrera plazan.
15:30. Mus Txapelketa azkarra Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan.
19:00. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea plazan.
Errezil
09:00. Gabon eskea plazatik abiatuta, herritar guztientzat.
Getaria
18:00. Kalez kale kantu jira Olentzerori harrera eginez.
Orio
17:30. Txokolatada, Ttuntturroak, sorginak eta abar.
18:30. Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria, plazan.
Zarautz
10:30. Olentzeroren festa Santuiturri plazan.
16:45. Ipuin kontalaria eta Olentzeroren etorrera.
18:30. Schola Cantorumen kontzertua Narros jauregian.
Zestoa
Egun osoan zehar, Gabon kantak.
18:00.Olentzero plazan.
Zumaia
Eguerdira bitartean, Gabon eskea.
15:30. Gabon kantak.
18:00. Olentzero eta Gomezago.