Jon Kareagak Gabonen inguruan hausnartzeko hitzaldia eskainiko du asteartean Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 16a

Azkoitiko Parrokiko taldeak antolatu du aktibista zumaiarraren hitzaldia, Gabonen inguruan hausnartzeko.

Jon Kareaga Fridays for future ekimeneko kideak hitzaldia emango du bihar, abenduak 17, 19:00etan, Azkoitiko Elkargunean. Azkoitiko Parrokiko taldeak antolatuta, Gabonen inguruan hausnartzeko solasaldia eskainiko du aktibista zumaiarrak.

Zer motatako Gabonak? Eta zer motatako zoriona? izenburupean eskainiko du Kareagak hitzaldia. Parrokiko taldeak azaldu duenez, haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko dute hitzaldiak irauten duen bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide