Dotore atera da 'Queen' musika eta dantza ikuskizuna

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 15a

Queen rock talde ezagunaren abestiak oinarri hartuta, musika eta dantza ikuskizuna eskaini zuten atzo, larunbata,  Zumaiako Astindu dantza taldekoek herrian bertan. Haiei batu zitzaizkien Dardara musika kolektiboa, zuzenean jotzeko britainiarren abestiak, eta San Pedro Abesbatza, beren ahotsekin ikuskizuna indartuz.

Herritar asko elkartu zen oholtzaren gainean, dantzariak beraiek 50 inguru baitziren. Baina erantzuna ere handia izan zen, ehunka herritar zegoelako harmailetan. Sarrerak, gainera, aspaldi agortuta zeuden.

Emanaldi biziak utzi zituen irudi politenak bildu ditugu hemen.

Argazkilaria: Arnaitz Rubio Aprea.

Ikusi bilduma, osorik, baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide