Eskualdeko sortzaileek beren azken lanak aurkeztu dituzte Durangoko Azokan

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 8a

Euskal sortzaileen eta kulturzaleen topagunea bihurtu da beste behin Durangoko Azoka. Ostegunean zabaldu zituen ateak Landako guneak, eta gaur iluntzean bukatuko dute azoka. Hala, lau egunez 200 ekitaldiz osatutako egitarauaz gozatu ahal izan dute azokara bertaratu direnek. Horrez gain, 264 erakusleiho ere jarri dituzte, 405 berrikuntzarekin: 273 liburu, 91 disko, hamasei aldizkari eta abar. 

Ekitaldi eta berrikuntza horien guztien artean inguruko herrietako sortzaileak izan dira beren azken lanak aurkezten, baita antolatu dituzten mahai inguruetan edota erakusleihoetan sinatzen ere.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide