Zumaiako 'Kontatu. Osatu' erakusketa igandera arte egongo da ikusgai

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 6a

Osatze feminista eta ahalduntzea gai hartuta, 10 emakumeren sorkuntzak biltzen ditu erakusketak. Azaroaren 21ean zabaldu zuten, eta igande hau, abenduak 8, izango da ikusteko azken eguna.

Azaroaren 25aren harira, indarkeriarekin lotutako emakumeen testigantzak bildu zituzten iaz. Dinamika horri jarraipena eman nahi izan diote aurten Zumaiako Mugimendu Feministako kideek: osatze feminista eta ahalduntzea ardatz hartuta, 10 emakumeren lanak biltzen dituen Kontatu. Osatu erakusketa zabaldu zuten azaroaren 21ean. 

Igandera arte ikusi ahal izango da, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide