Irudietan: Euskaraldiko desioak eta bizipenak saretu dituzte Zarautzen eta Zumaian

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 30a

Urtebete pasatu da lehen Euskaraldia egin zenetik, eta beste urtebete falta da bigarrenerako. Batetik besterako ibilbidearen erdian, antolatzaileek bizipenen eta desioen hausnarketa-ariketa egitea proposatu dute, hainbat herritan egin dutena, Zumaian eta Zarautzen kasu.

Aurten Euskaraldirik izango ez den arren, lanean dihardute tokian tokiko Euskaraldiko batzordeek, eta Euskararen Egunaren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zarautzen eta Zumaian. Euriak gaurko festa hein batean zapuztu duen arren, ekitaldiak ez da bertan behera geratu. Zarautzen Musika Plazako kioskotik hartu dute mikrofonoa, eta Zumaian, Torreberriko aterpean izan da ekitaldia.

Musika izan da protagonistetako bat bi herrietan, eta bietan animatu dituzte herritarrak Euskaraldian izandako bizipenak eta desioak orritxoetan idaztera, ondoren sareari gehitzeko. Horrez gain, Kike Amonarrizek Euskararen Egunerako idatzitako manifestua ere irakurri dute bi herrietan.

Zumaiako ekitaldiko irudi guztiak ikusgai daude baleike.eus atarian eta, Zarauzkoak, zarauzkohitza.eus en. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide