Pintura gorria indarkeria matxistaren aurka

Baleike 2019ko azaroaren 24a

Urratsez urrats berdintasunerantz lelo hartuta, indarkeria matxistaren inguruko gogoeta egin eta memoria gunea sortu zuten atzo GKNko langileek Aitzuri pilotaleku parean. Zapatak gorriz margotzeko tailerra egin zuten, hala, indarkeria matxistak hildako emakumeak irudikatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide