Meagan gora eta behera ibili behar izan dute getariar askok azken orduetan, atzo luizia izan zelako Zumaia eta Getaria artean, eta bart beste luizi batengatik itxi egin dutelako Zarautz eta Getaria arteko errepidea.
Eguerdian errei bat irekitzekoak ziren Getaria eta Zarautz artean, semaforoa jarrita. Orain, Haritz Alberdi Getariako alkateak HITZAri konfirmatu dio gauza bera egin dutela Zumaia aldera ere, eta errei bat irekita dagoela.
Beraz, zirkulazioa ohikoa baino motelagoa izan arren, getariarrek N-634 errepidea erabili ahalko dute Zarautz aldera nahiz Zumaia aldera.