Luiziagatik itxi egin dute Getaria eta Zumaia arteko errepidea

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 16a

Azken egunetan hainbat aldiz itxi behar izan du aldundiak kostako errepide zatiren bat. Oraingoan, bi noranzkoetan itxi dute N-634 errepidea Getaria eta Zumaia artean.

Euri asko ari da egiten azken egunetan, eta horrek arazoak eragin ditu beste behin Zarautz eta Zumaia arteko N-634 errepidean. Gaur, esaterako, bi noranzkoetan itxi dute errepidea Getaria eta Zumaia artean. Luizia egon da, eta horregatik hartu du neurri hori aldundiak.

Bestalde, lanetan ere ari dira kostako errepideko zati batzuetan, eta azkenaldian ohikoa baino semaforo gehiago dago hiru herrien artean.

Errepideetako zirkulazioari buruzko informazio zehatza Twitter bidez ematen du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak (erabiltzailea: @trafikoaEJGV).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide