EH Bilduk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Zumaian

Baleike 2019ko azaroaren 10a

Espainiako Kongresurako hauteskundeak egin dituzte gaur, eta EH Bildu izan da boto gehien jaso dituen alderdia, 1.916 botorekin. Parte hartzeak 3,5 puntu egin du behera apirilaren 28ko hauteskundeekin alderatuta.

EH Bilduk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Zumaian, 1.916 botorekin. Boto emaileen %35,73k eman dio botoa koalizioari. Aurreko hauteskundeekin alderatuta, 90 boto gehiago lortu ditu EH Bilduk. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 1.754 botorekin (%32,71); apirilean baino 104 boto gutxiago jaso dituzte jeltzaleek. Hirugarren indarra PSE-EE izan da, 772 botorekin; laugarrena, Elkarrekin Podemos, 654 botorekin; eta bosgarrena, PP, 114 botorekin. Voxek 56 boto lortu ditu Zumaian. 

Parte hartzea 3,5 puntu jaitsi da apirileko hauteskundeekin alderatuta. Apirileko hauteskundeetan %73,53ko parte hartzea izan zen Zumaian, eta gaur %69,99koa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide