Mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzeko eta familiei atsedena emateko eguneko zerbitzua eskaintzen dute zentroan. Jarduera andana izaten dituzte bertan adinekoek, hala nola gimnasia, eskulanak, memoria tailerra, mahai jokoak edota irteerak.
Astelehenetik igandera irekitzen dute gunea, 09:00etatik 17:00etara, eta hiru asistentzia modalitate eskaintzen dituzte: astelehenetik ostiralerakoa, astelehenetik iganderakoa, eta asteburu eta jaiegunetakoa.
Izen-ematea
Saioa 17:30ean hasiko da, Eguneko Zentroan bertan, Branka eraikinean. Gizarte Zerbitzuetako ordezkariek aurrez asistentzia baieztatzeko eskatu dute. Horretarako, beharrezkoa izango da bertan izena ematea edo 943-86 02 94 telefonora deitzea.