Gizonezko bat hil da Zumaian, Talaipe parean ibaira erorita

Urola Kostako Hitza 2019ko aza. 3a, 21:52

84 urteko gizonezko bat zendu da gaur, igandea, Zumaian, Talaipe pareko pasealekutik ibaira erorita. 19:30 aldean jazo da ezbeharra.

Gizonezko bat hil da gaur, igandea, Zumaiako Talaipe parean konortea galdu eta ibaira erorita. [Zuzenduta] Berekin paseatzen ari zen 83 urteko lagunak bi aldiz pentsatu gabe uretara salto egin eta gizona uretatik ateratzea lortu du. Udaltzainen laguntzarekin  berpizten saiatu diren arren, zoritxarrez ez da posible izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide