Espainiako trialtoi txapelketa jokatu zuten atzo Eivissan (Herrialde Katalanak), eta Helene Alberdik irabazi zuen proba. Igeriketan alde handia ateratzea lortu zuen, eta 26:45eko denboran amaitu zuen 1.900 metroko lasterketa. Bizikletako 90 kilometroak ere lehenbiziko postuan amaitu zituen Zumaiako bizilagunak, bigarrenari 57 segundoko aldea aterata. Iñaki Loinaz azkoitiarrak, bere aldetik, taldeka irabazi zuen proba. Azkoitiarra ANb Fanox Triathlon Team taldearekin aritu zen Loinaz, eta taldeko hirugarrena izan zen azkoitiarra —taldeko sei sartu ziren lehen 25 sailkatuen artean—. Taldekako sailkapenaren ondorioz, txapelketa bereganatu zuen azkoitiarra kide den taldeak. Loinazek hamazortzigarren postuan amaitu zuen proba, 04:08:06 denbora eginda.
Txapelketan, bestalde, bigarren eskualdeko beste kirolari bat sailkatu zen: Uxoa Ostolaza zarauztarra. Igerian galdutako denbora bizikletan errekuperatu ahal izan zuen, baina hala ere ezin izan zion Alberdiri aurre hartu. Txapeldunak 4:30:43ko denboran osatu zuen triatloia. Ostolazak, berriz, 4:31:38 denboran.
Alberdik lortzen duen hirugarren titulua da Espainiako probetan: distantzia erdiko duatloiko eta distantzia luze eta erdiko triatloietako txapelduna da.