Jokin Urangak eta Jon Maiak finalerdietarako txartela eskuratu dute Eibarren

Urola Kostako Hitza 2019ko urr. 27a, 11:00

Eibarko Coliseo antzokian aritu ziren Maia eta Uranga, Unai Muñoa, Gorka Maiz, Mikel Tapia eta Felix Zubiarekin batera. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final erdietarako txartela eskuratu du zumaiarrak.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenean izan ziren atzo Jon Maia eta Jokin Uranga. Eibarko Coliseo antzokian aritu ziren, Unai Muñoa, Gorka Maiz, Mikel Tapia eta Felix Zubia bertsolariekin batera. Zumaiarrak 475 puntu eskuratuta irabazi zuen saioa, eta zuzenean sailkatu da finalerdietarako. Tolosan izango da, abenduaren 1ean. Haren atzetik sailkatu zen Uranga, 467,5  punturekin, eta matematikoki lortu du finalerdietarako txartela. Azpeitiarrak final laurdenak amaitu arte itxaron beharko du hurrengo saioa non eta noiz izango duen jakiteko. 

Hona hemen atzoko sailkapena:

1. Jon Maia Soria.........................475

2. Jokin Uranga Isuskiza.............467,5

3. Unai Muñoa Amundarain........451

4. Gorka Maiz Alustiza.................441

5. Mikel Tapia Aierbe...................424,5

6. Felix Zubia Olaskoaga............423,5

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide