Triatloian hasi nahi dutenentzat bilera informatiboa egingo du ZTTk ostiralean

Baleike 2019ko urriaren 14a

Bilera arratsaldeko 07:30ean hasiko da Aitzuri frontoian. Jarraian urteko batzarra izango da.

Hilabete pasa da ZTTk antolatzen duen urteko kirol ekitaldi nagusia egin zenetik. Orain urteko batzarra egiteko ordua iritsi da, eta kirol honetan hasi nahi dutenei zalantzak argituko zaizkie.

Urtetik urtera aurrerapausoak ematen saiatzen da ZTT eta honek babesle berrien konfidantza irabaztea ekarri du, besteak beste. Horrela kirolarientzat erreztasunak izaten dira, arlo askotan. Esate baterako abantaila hauek izango ditu ZTTko partaide egiteak:

- Teknifikazio ikastaroetan parte hartzeko aukera.
- Kalitate oneko arropa eskuratzeko orduan deskontu bereziak.
- Material desberdina elkartrukatzeko erreztasunak
- 23 urtez azpikoei laguntza bereziak.
- Entrenamentuak talde giro bikainean.

Aurtengo berrikuntza nagusia atletismo taldea sortzea izan da. Lehendik sortuta zegoen talde bat ZTTk barneratu du. Benjamin, alebin, eta infantil mailako gaztetxoak ari dira entrenatzen bertan Fran Aizpurua beteranoa eta Jon Alberdi gaztearen eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide