Preso katalanen aurkako epaia salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur eskualdean

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 14a

Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie bederatzi buruzagi independentistari, eta Gure Eskuk neurriz kanpokotzat jo du epaia. Kataluniari babesa adierazteko asmoz, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Urola Kostan.

Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituen bederatzi buruzagi independentistari, sedizioa leporatuta. Behin-behinean espetxean zeudenak dira kartzelara zigortu dituenak: Oriol Junqueras, Raul Romeva, Joaquin Forn, Jordi Turull, Jordi Rull, Dolors Bassa, Carme Forcadell, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart. Beste hiru –Santi Vila, Carles Mundo eta Meritxell Borras– berriz, desobedientziagatik zigortu dituzte, eta beraz ez dira espetxera joango. Preso katalanen aurkako epaia salatzeko, protestara deitu du Gure Eskuk eskualdean.

Azpeitian, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, plazan. 

Azkoitian, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, plazan.

Getarian, elkarretaratze zaratatsua, 19:00etan, udaletxeko plazan.

Orion, elkarretaratzea egingo dute gaur, Zakilaneko aldapan (plaza obrengatik itxita dago), 19:30ean.

Zarautzen, elkarretaratze zaratatsua egingo dute gaur, 19:00etan, udaletxeko plazan.

Zumaian, elkarretaratze zaratatsua egingo dute gaur, 20:00etan, Magnolioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide