Carlos Peñak hasi du 24 orduko igeriketa saioa

Baleike 2019ko urriaren 12a

Talaipe paretik hasi du saioa igerilariak. Jende ugari hurreratu da Julio Beobide ibiltokiaren amaierara tolosarraren balentria ikustera. Urduri zegoela adierazi du uretan sartu aurretik. "Urduri nago haize dezente dagoelako, baina animoekin ere bai", esan du Peñak.

Igerilariak eta piraguistak alboan zituela egin ditu lehen metroak, bizkarrez igerian. Saioa bihar eguerdiko ordu batean amaituko da, Arranplan, ekitaldi batekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide