Landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna ospatuko dute eskualdeko emakume baserritarrek

Karkara.eus 2019ko urriaren 11

Asteartean, Euskal Herriko landa eremuko emakumeak Durangon bilduko dira, eta eskualdeko emakume baserritarrek ere jardunaldian parte hartuko dute.

Datorren asteartean, urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna izango da, eta Euskal Herriko landa eremuko emakumeak Durangon bilduko dira, tartean Hitzez Urola Kostako emakume baserritarren elkarteko kideak. Aurten, Emakume Nekazarien Estatutua izango dute hizpide, eta hori indarrean jartzeko egiten ari diren lanen errepasoa egingo dute jardunaldian.

Hitzez elkarteak, eskualdeko emakume baserritarrak jardunaldian parte hartzera animatu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide