Ezcarayra joango da Indamendi azaroaren 1ean

Baleike 2019ko urriaren 7a

Izena emateko epea irekita egongo da urriaren 21era arte.

Azaroaren 1eko zubia aprobetxatuta, Errioxako La Demandako mendilerrora joango dira Indamendikoak. "Han daude Otero, Torocuervo, San Lorenzo (bertako gailur garaiena) eta Ezcarayko giro aparta. Hiru egunetako irteera honetan bertako ibilbide adierazgarrienak aukera ditugu: San Millan de la Cogolla (GR98), Azarrulla 7 puentes-San Lorenzo (2271 m) eta Valgañon–Cruz de la Demanda", kontatu dute.

Irteera azaroaren 1ean, ostiralean egingo dute. Bi gau, bi afari, itzulerako bazkari berezia eta autobusak 175 euroko prezioa izango du bazkideentzat, eta 200 eurokoa gainontzekoentzat. Animatzen direnek elkarteko kontu korrontean (Laboral Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083) diru sarrera egin beharko dute. Ondoren, ordainagiria goiko estankoan utzi beharko da.

Irteera berezi hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea edo seguru partikularra edukitzea. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide