Bilboko Triatloia jokatu dute gaur goizean bi distantziatan, olinpikoan eta half-ean, eta bietan eskualdeko kirolariak izan dira nagusi emakumezkoen mailan: Ainhoa Murua zarauztarra lehen proban, eta Helene Alberdi zumaiarra bigarrenean
Rioko Olinpiar Jokoetatik lehiatu gabe zebilen Murua, eta orain gutxi hasi da berriro parte hartzen. Irailaren hasieran Santanderren irabazi zuen, eta gaur gauza bera egin du Bilbon, distantzia olinpikoko lasterketan. Hiru kiroletan izan da nagusi, eta 2:09:06ko denborarekin helmugaratu da lehen postuan.
Helene Alberdi Bilboko proban. (@triatlonchannel)Alberdi zen faborito distantzia erdiko triatloi proban, eta ez du hutsik egin, 4:16:07koarekin. Dolça Olle katalana (4:23:35) sailkatu da bigarren, eta Jenny Nilson suediarra (4.36.56) hirugarren. Ia lasterketa osoan aurretik joan da Olle, baina Alberdi orpoz orpo izan du, eta korrikaldiko lehen 10 kilometroak egin ostean, aurrea hartu dio zumaiarrak eta alde nabarmenarekin helmugaratu da.