Beste behin ere Espainiako hautatzailearen deia jaso dute Kauldi Odriozola eta Jon Azkue Bidasoako jokariek. Denboraldia ezin hobeto hasi du Irungo taldeak, eta ez da harritzekoa izan zumaiarraren eta oriotarraren hautaketa.
Atzo bertan eman zuen jakitera Jordi Ribera hautatzaileak Argentinan jokatuko den Lau Nazioak txapelketarako 16 jokalarien zerrenda. Txapelketa urriaren 23tik 25era jokatuko da Argentinako San Juan hirian. Lehenengo partida urriaren 23an bertan izango dute Poloniaren aurka. Egun bat beranduago Errusia izango dute aurkari, eta urriaren 25ean, etxeko taldearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak.