Araitz Etxanizek eta Enaitz Alberdik irabazi dute Artadiko trikitilari txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko ira. 30a, 10:53

Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi (Gorka Zabaleta)

Atzo arratsaldean, Samiel egunez, jokatu zen Zumaiako Artadi auzoan Artadiko Trikitilari Gazteen XXI. Txapelketa. Lau bikotek hartu zuten parte, eta txapelak Azkoitia eta Azpeitia aldera joan ziren, Araitz Etxanizek eta Enaitz Alberdik irabazi baitzuten lehiaketa.

Beste parte hartzaileak honakoak dira: Eneko Urkola eta Aiora Roteta, Janire Segurola eta Elaia Diaz, eta Eider Garro eta Araitz Elizalde.

Bideoan, txapelak lortu ondoren eskaini zuten pieza.

Argazki bilduma: Samiel eguneko eguerdi partea

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide